XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oñazez eroturik, Filipo'k Garoa'n gorputza bere besoetan artzen du.

-¡Gudaren gogorra! ¡Maite ditugunak galdu bear!

Ontan, Garoa illa ez dagola oartzen da.

Bere begi argiak iriki ditu.

Aotik apar gorrizka dario ta eriotz-asnasean larri dio:
- Filipo, zer dala ta au?

-¡Garoa, ene biotzeko euskal-intz goxoa! - Filipo'k deadar egiten du -.

¡Ondatu gaituzte! ¡Berriro Erroma'ra joan bearrean izango naiz!

¡Zigorra nere gain eroriko da, Kaisalderriko basterrik layotzenean eskutatuko naute! ¡Ori guztia neri bost ajola, zu nerekin bazindut!

¡Zuretarrak pake gozoan dirala, zu ere pozik zinduket!

Octavio Augusto'k lurralde bearsu au bereganatzeko ez du berriz gudaririk bialduko.

Bi buruak alkarganatu ta neskatxaren gorputza gogortzen ari dala konturatzen da, ala ere urduri izketan ari zaio.

Bañan esaten diona berak ez du entzuten, Garoa'k il zorian auxe bakarrik dio:
- Zergatik, zergatik?